ActuEstrategia

Kudeaketan hobekuntzak egiten emandako azken hiru urte hauen ondoren, Plan Estrategikoa eguneratzeko garaia da. 2013an, Plan Estrategikoa garatu genuen. Bertan, gure Xedea, Ikuspegia eta Balioak islatu genituen. Testuingurua, intereseko taldeak eta itunak aztertu genituen. Helburuak ere ezarri genituen eta arrakasta faktoreak hausnartu. Bi urte beranduago, Plan Estrategikoaren eta EFQM Memoriaren ebaluaketari ekin genion.

Berraztertze orokorra egiteko garaia da, helburu eta hobekuntza jarduerak bereziki nabarmenduz. Hau guztia, lorpen garrantzitsuak lortu direlaren pertzeptzioarekin. Lortutako sendotasunei eutsiz, lortzeke gelditu ziren jarduerak betez, eta jarduera berriak proposatuz zeintzuk hobekuntza maila berri batera eramanen diguten danon onurarako.

Egun, gure garapenaren agertoki diren enplegu eta formakuntza politika publikoak, traszendentzia eta garrantzi haundiko aldaketak jasaten hari dira. Tipologia desberdineko aldaketak dira: normatiboak, diru-laguntzakoak, esku-hartze eredu berriak, eskakizun berriak… Agerikoa da, aldaketa hauek fundazioaren zuzendaritzan, antolakuntza eta kudeaketa sisteman eragina izan behar dutela. Gure erakundea inflexio-puntu batean aurkitzen da. Ezin dezakegu ahaztu gure fundazioak baduela arautze publikoan, bai estatu mailan zein autonomikoan,  jarduerarako eragin nagusienetarikoa.

Guzti honengatik, hiltzear dagoen zaharra eta sortzear dagoen berriaren arteko igarotze urte hau aprobetxatu nahi izan dugu barne hobekuntza zehatzei ekiteko, aldaketarako prestatu gaitezen. Jakinaren gainean gaude, erakunde baten arrakastaren eragile erabakigarria dela barruko eta kanpoko alderdiak bateratzea, egitura logiko baten barruan.

Plan estrategiko berriruntz, 2016eko ekaina: Eguneratze estrategikoa PDFn: Sakatu Hemen