Foto: Antonio Olza

Formakuntza eta Enplegu gaietan  erreferentziazko zentroa gara, bai gizonezko zein emakumezko langileentzat, bai enpresentzat.

Geldiezineko aurreratzea eta garapen teknologikoa da gaur egungo gizartearen ezaugarri; honek  aldaketa jarraia eta bizkorra sortzen du, enpresak langilego profesional eta kualifikatu bat izatera behartuz, merkatuaren eskakizun berriei trebetasunez aurre egiteko gai izan daitezenak.

Oraindik ere formakuntza da erakunde bateko langilegoaren prestakuntzarako biderik eragingarriena.

Lanbide heziketa jarraiaren eredu berriaren garapenari buruzko orientazioa eta aholkularitza eskaintzen diegu enpresei, alegia, enpresek duten laguntza ekonomikoaren erabilerari buruz, eta formakuntza jasotzen duten langileen gizarte segurantzaren kotizazioak duten hobarien bitartez gauzatzen dena.

FOREMetik, gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dugu, enpresa guztiak, edozein dela bere tamaina, jarduera edo kokapena, egitea garrantzitsua deritzoten formakuntza nahierara aukeratu dezaten, edukiak hautatu eta noiz eta nola irakatsi zehaztu.