ERASMUS+ 2016-2017 Enplegurako Formakuntzan Ikasleen Mugikortasunerako Proiektuaren II Edizioa

portadaerasmus

FOREMek  ERASMUS+ 2016-2017 Enplegurako Formakuntzan Ikasleen Mugikortasunerako Proiektuan partaidetza errepikatzen du. Joan den urtean jasotako emaitza onak direla eta, Hezkuntzaren Nazioartekotze Espainiar Zerbitzuak (SEPIEk), FOREMek 2016-2017 denboraldirako aurkeztutako mugikortasun proiektua onetsi du.

 

Proiektu honek profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzeko gure ikastaroetan parte hartu duten ikasleen mugikortasuna bultzatzea du helburu, lan harremanik gabeko praktiken bitartez, hauetako Europar herrialde batean kokatutako enpresetan: Frantzia, Italia, Portugal, Alemania, Irlanda, Malta.

 

FOREM Confederal da mugikortasun partzuergo honen koordinatzailea non FOREM Navarra, FOREM Castilla-La Mancha eta FOREM País Valencianorekin batera parte hartzen duen. Proiektuaren helburua, partzuergoaren edozein erakundeetan profesionaltasun ziurtagiriei lotutako ikastaro bat egiten ari edo amaitu berri duten 49 gaztek, lan harremanik gabeko praktikak egitea da, 45 egunen zehar aipatutako europar herrialdeetako batean.

 

Proiektua, Improving skills across Europe II deitua, 2016eko urria eta 2017ko ekaina bitartean gauzatuko da.

 

  • MUGIKORTASUNERAKO DATAK: 2016eko azken hiruhilekoa eta 2017ko lehenengo seihilekoa.
  • AUKERATZE PROZESUAN PARTE HARTZEN INTERESA BADUZU: Sakatu Hemen

 

Iruzkinak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.