
FOREM Navarra CCOOren Prestakuntza eta Enplegu zentroa da eta SNEren zentro laguntzaile nagusia (Zentro Integrala).
Langileak trebatzea eta prestatzea erabakigarria da gure Komunitatea orain eta etorkizunean garatzeko. Ildo horretan, pertsonen garapen profesionala, kalitatezko enplegua, lehiakortasuna eta gizarte kohesioa ezinezkoak dira prestakuntzarik gabe.
Hori horrela, CCOOren Nafarroako Batasun Sindikalak arduraz jokatu eta FOREM sortu du, langileen prestakuntza eta enplegu beharrei kalitatezko erantzun eraginkorrak emateko. FOREM erakundearen bitartez, lanbide orientazioa eta prestakuntza bultzatu eta kudeatu nahi du CCOOk.
Hauek dira gure helburuak:
Gizarteak unean-unean dituen erronkei erantzuten die gure lan metodologiak, eta pertsonen trebakuntza profesionala hobetzea da gure ahaleginaren gunea.
FOREMek konpromisoa hartu du etengabeko kalitatearekin eta berrikuntzarekin, ezagutzak sortzen eta transmititzen ditu langileei garatzen laguntzeko, eta ondorioz, baita enpresa eta erakundeei ere.
Informazio eta Orientazio profesionaleko sistema integratu bat garatzeko lanean ari gara, lanean nahiz langabezian dauden langileei, ildo hauen inguruan aholkularitza emateko:
Horrez gain, Iruñeko FOREM zentroan ludoteka zerbitzua dugu, gurasoei prestakuntza-ikastaroetan parte hartzen, informazioa jasotzen edo bestelakoetan laguntzeko.
Etengabe eguneratzen eta egokitzen diren hainbat prestakuntza ikastaro ditu FOREMek, lanean nahiz langabezian dauden langileentzat.
Prestakuntzaren bitartez etorkizun edo eragin estrategiko gehien duten kualifikazioetara gidatu behar ditugu gure langileak. Pertsonak eta pertsonen prestakuntza da garai zailei, krisiari eta aldaketei aurre egiteko faktore nagusietako bat.
Enplegu zerbitzuko jarduerak egituratzerakoan, erabiltzaile diren pertsonak/enpresak eta horien beharrak dira oinarri.
Hauek dira pertsonentzako jarduerak:
FOREMek zerbitzu hauek eskaintzen dizkie erakunde eta enpresei: