portaeuforemFormación y Empleo Navarra Fundazioa, FOREM-Navarra, 1998ko apirilean eratu zen. Irabazi asmorik gabeko gizarte erakunde bat gara, Nafarroako Langile Komisioak bultzatua eta Estatuko Forem sarearen parte.

 

Fundazioaren ideia sortzaileak formakuntza eta lanbide-orientazioa pertsonaren bizitza osoaren zehar osoko prozesu bat bezala ulertzen du, zeinak norberaren garapena eta garapen profesionala erreztuko duen.

 

Ikuspegi hau abiapuntu izanik eratu zen FOREM-Navarra: pertsonen eta euren erakundeen garapena eta lanbiderako kualifikazioak hobetzeko baliozko  ezagutza sortu eta helarazteko.

 

 

 

 

Beraz, hau da gure eginkizuna:

  • Emakumezko eta gizonezko langileei norberaren eta lanbidearen biografia eraikitzen lagundu, gaitasunen hobekuntza elkarlanean egin, ondoan joan aukera berriak eta bizi- hobekuntzak bilatzen. Pertsonen duintasuna defendatu, ezagutza oinarri sendo batez jantziz, haien askatasunean, ahalduntzearen ugalketan esku hartzea esan nahi du, hala ere, mundu hobeago bat, demokratikoago bat eraikitzea, berdintasunezkoagoa den einea.
  • Enpresa eta erakundeen lehiakortasunera lagundu, enpresaren beharrei egokitutako neurriko formakuntza eta orokorrean emakumezko zein gizonezko langileen formakuntzaren bidez; postuari egokitutako gaitasun tekniko eta zeharkakoetan oinarritutako langileen aukeraketa prozesuak burutuz, lan harremanik gabeko praktiketan parte-hartuz, etab…

Ziur gaude, krisiari irtenbidea eman eta produkzio eredu bidezkoago baterantz joateko modu bakarra ezagutza, kalitatea, parte hartzea eta berrikuntza eredu sozial jasangarriago bategatik apostu egitea dela.

Beste batzuen artean, hauek dira gure sortze-helburuak:

  • Langileen Lanbide eta Gizarte Heziketa gaietan ikasketa eta ikerketa sustatu.
  • Langileen formakuntza eta kualifikazioen beharrak ezagutzera lagundu, gizarte eskakizunak eta eskualde garapena, garapen teknologikoa zein ekonomikoaren arabera.
  • Lan baldintzen hobekuntza lortzera lagundu, langileen formakuntza jarraian zein enplegurako politika aktiboetan esku hartuz.
  • Fundazioak zehaztutako moduan eta mailatan parte hartu, oinarrizko formakuntza eta formakuntza jarraieko jarduerak emanez.
  • Birlanmerkaturatze behar bereziak dituzten langabetuen formakuntzari lehentasunezko arreta eskaini, hala nola: Lehenengo lanean hasten diren gazteak, birlanmerkaturatzen diren emakumezkoak, iraupen luzeko langabetuak, etab…

 

XEDEA

Nafarroako emakumezko zein gizonezko langileen lan merkaturatze gaitasuna eta kualifikazioa igo.

IKUSPEGIA

Nafarroan Enplegu eta Formakuntza erreferentziazko gune, eta enplegu politika aktiboen tresna erginkorra izan.

BALIOAK

Gizarte erantzunkizuna. Kalitatea. Gardentasuna. Jasangarritasuna. Genero ekitatea. Lan egokiarekin konpromezua. Pertsona, enpresa eta administrazioarekin konpromezua.