Foto: Antonio Olza

Lanbide Orientazio Zerbitzutik planifikatzen diren jarduera eta ekintzen helburu nagusia honako hau da: lanean daudenen eta lan hobekuntza baten bila dabiltzan pertsonen enplegurako gaitasun maila areagotuko duten zenbait aktibo lortzeko aukera eskaintzea, informazioa, formakuntza, motibazioa, orientabidea eta aholkularitzaren bitartez, baita formakuntza eta enplegurako neurri mistoak eskainiz, lan merkaturatzea eta bertan iraunkortasuna errezteko helburuarekin.

Formakuntza eta mugikortasun profesionalaren aukerei buruz informazioa, laguntza eta aholkularitza eskaintzen saiatzen gara, hala ere enplegurako formakuntzara sarbideen bide desberdinei buruz, zeintzuk Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalaren esparruan gaitasun profesionalak garatzeko baliogarriak diren; azkenik, lan eskarmentuaren ezagutza eta akreditazioari buruz informazioa ere eskaintzen dugu.

FOREMeko Lanbide eta Berrikuntza sailetik, lanaren bilaketan lagunduko dizuten zerbitzuak eskaintzen dizkizugu: Lanaren bilaketan eta aukeratze prozesuak prestatzeko orientazio zerbitzua.

Gure lan talde espezializatuak aholkularitza eskaini eta lagundu egingo dizu lanaren bilaketan eta aukeraketa prozesuen prestaketan, garrantzia duten alderdi guztiak kontutan izanez eta ondo landuz.